XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uztaia saski-barrendik gelditzen da, eiotako sailletik sei bat zentimetrora eta ordun saskigilleak zola-zimitzak biltzeari ekiten dio eskuleku izango diran usguneak moldatzearren.

Ori egiñik, karelatik biran gaiñez gelditutako zumitz muturrak ta gurutzetuaren tartean ezartzen ditu.

Lan ori bukatzean, eta eskutoki izango diranak utziaz, gaiñontzeko sei zentimetro bideko sailla eiotzen joango da.

Ortarako zimitz-mearrak erabiltzen dituelarik.

Saskigillearen azken-saioa, zimitz muturrak apaintzea izan oi da.

Amorraia ibiltzeko gorgolla edo atzi-sarea molderik gabe tajutzen da.

Bere ondoa zolaren gaiñean eiotuaz moldatzen du, zumitz-melarrez, gutxi-asko, saski aundienean ikusi degunez.

Ondorik ezagunenak ordea iru zimitz daramazki alde batera eta zazpi bestera.

Ondo au laukizuzena da egituraz, gibelaldea izan ezik, berau borobilla delarik, atzekalde ortan zimitz erdimakurra ezarri zaiolako.

Otarra onen eioketan zerrenda oso fiñak erabiltzen dira.

Aurrekaldea gaiñerontzekoa baiño zerbait goituagoa du eta itxigaillu bat jartzen zaio geienetan alanbrearizkoa.